XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskual Etxea hobeki ezagutzeko... (beretik)

Eskual Etxearen aipatzeak manatzen du emaitea lan-sailen berriak.

Egun baditu hiru sail nagusi: Segretaritza, alojamendu zerbitzua eta elkarte partaiden lokarri izaitea.

Hotan - Gazteria dantzari taldea, 20 bat dantzariekin eta Pinpirrinak haurrekin.

Anaiki gizon koroa, 30 bat abeslariekin.

Lokarria batzordea, euskal presoen alde.

Eskualduna batasuna, Pariseko euskal elkarteetarik adinez xaharrena.

Gernika abesbatza eta dantza taldea, bere 40 bat lagun anaikorrekin, Sustraiak-Erroak; kultur elkartea, urte oroz 70 bat euskararen ikasleekin, Hegoa abesbatza 70 bat kantariakin, Eskual Etxeko elkarte gaztena.

Beti aintzina

Ikusten duzuen bezala azkar dago Eskual Etxearen bizia.

Bainan etxeak badauzka bere arrengurak.

Egiten dituen lan baliosen eta etxearen artatzeak galdatzen dion diruaren biltzea urtetik urterat zailago.

Huna zertan giren:

Luzaz, igandetan zen mugimendu haundiena izaiten, gazteak orduan baitziren biltzen elgarrekin egoiteko.

Oraiko egunean, TGV eta holako errextasunek emaiten dute euskalduner usu herrirat jausteko xantza.

Gisa hortan jende gutiago biltzen da Eskual Etxeak antolatzen dituen elgarretaratzetan, horrek ondorio bezala daukala diru-sartzeen ttipitzea.

Etxeak ez du gehiago dretxorik besten egiteko aratsarekin.

Auzoek, legea berekin, ez dute onartzen arrabots sobera egina izan dadien.

Hola galdu du Eskual Etxeak antolatzen zituen kantaldi eta dantzaldien egiteko ahalmena, hotarik batzu eginak badira ere aratsalde ondarrean, aratseko hameka orenetan berantenik finitzekotan.

Hau ere kondutan hartu behar jende etortze beheititzean.

Ez da gorde behar ere, bertzetan bezala eta manera berean, euskaldun ainitz ere agertzen direla kontsumitzaile, lehengoek zuten etxearen atxikimendu azkar hura gabe.

Etxeak baditu ere bere asmoak, nola bilaka dadien, Euskal Herriaren kultur eta ekonomia indarrak ezagut eta zabal lezaken zentro bat.

Bertze batzuk estimatzen dute etxearen bidea izan behar dela, lehen bezela euskalduner emaitea herriko berotasuna.

Eskual Etxeak behar du bide kurutze berri bati lotu, gogoan izanez mementoan dagola laneko tresna baliosa, ez dena aski baliatua.

Badu lan eginik 44 urte hotan Eskual Etxeak eta gelditzen da oraino lan egiteko.

Beti aintzina, gure etxeak segi dezala euskaldun guzien etxea izaiteari, finkatuz geroa zinez segurta dezakeen ildo berri bat.

Korrika ere joan...

Hamar egunez Korrika ibili da Euskal-Herri guzian.

Parisen ez badugu zuzenean parte hartu Korrikako urratsetan, segur naiz asko baginela bihotzez juntatuak girenak.

Zendako ez gure korrika izan egun guzietakoa?

Herritik urrun gure mintzaira kurri araziz ahal bezenbat.

Euskara erabiliz gure artean elgarretaratzen giren oroz.

Bai hau gure korrika ditake, orroituz gure mintzaira maite dugula erraiteak ez duela deus baliorik, denbora berean ez badugu biziki erabiltzen.